el 20-12-2010
2010ko Abenduaren 17an ospatutako jardunaldiaren kronika
Inauguraziorako, Gizateako presidenteordea Montxo Elorz eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte gaietako Sailburuordea Javier Ruiz izan genituen.
Ekonomia Sozialerako egoera berriak tratatzen zituen mahai-inguruan, Ekonomia Sozialeko Zuzendariorde Nagusia izan genuen, Gil Ramos, Ekonomia Sozialeko Lege-proeiktu berria eta bere funtzionamendua aurkeztu ziguna; Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko zuzendaria Felipe Yarrituk egoera berri horren aurrean bere sailak nola jardungo duen azaldu zigun eta azkenik EHUko Ekonomia irakaslea den Juan Carlos Pérez de Mendigurenek, gizarteratze enpresen erronkak berrikusi zituen, eta euren lanaren balioa azpimarratu zuen.
Horren ostean, Ana Iamettik, Gizateako teknikariak, lehen aldiz egin den gizarteratze enpresen Memoria Soziala aurkeztu zuen, 2009ri dagokiona eta enpresa horien dimentsio sozioekonomikoa ebaluatu, hobetu eta ezagutarazteko asmoarekin.
Beste zenbait datuen artean, gizarteratze enpresen lanpostuak guztira 606 izan direla azpimarratu zuen, horietatik 379 gizarteratze hitzarmenen bidezkoak, %37,7a gizonezkoak eta %62,3 emakumezkoak.
Baita nabarmendu zuen, laneratzearen eragingarritasunari dagokionez, 217 pertsonek (%75a) lana topatu dutela euren laneratze eta gizarteratze ibilbidea amaitu ostean.
Bigarren mahai-inguruan, Erosketa Publiko Arduratsuaren inguruko esperientziak aurkeztu ziren, Aviles, Irun eta Gasteizko Udaletako ordezkarien eskuetatik. Gizateako teknikaria den Leire Alvarez de Eulatek gai honen inguruko lantaldearen ibilbidea eta lana aurkeztu zuen eta Euskadin Egon diren esperientziei errepasua eman zien.
Itxierari ekiteko, FAEDEIko presidentea den Nieves Ramos izan genuen, gizarteratze enpresen sendotzerako programatuta dituzten ekimenen berri eman zigularik, bestalde Pedro Sánchez Eusko Jaurlaritzako Gizarteratze Zuzendaria esker onak emanez eta azkenik Alfonso López Gizateako presidenteak omenaldi txikia egin zion Eusko Jaurlaritzako Gizarteratze Zuzendaritzan hainbeste urtetan lanean egon den Jose Manuel Muñozi.