Laienek bazterketa arriskuan dauden pertsonei ematen die lana

Por Gizatea

el 27-04-2011

Gizarteratzearen aldeko apustua eginez etapa berria martxan jartzen du.

Laiene Jatetxeak, Amorebietako Orue XXI osasun-gunean kokatua, gizarteratzearen aldeko apustuarekin etapa berria martxan jartzen du. Ostalaritzan diharduen enpresa hau, bazterketa egoeran edo arriskuan dauden 3 pertsona enplegatu dituen gizarteratze enpresa bat da. Bagabiltza Fundazioa eta Txindorra Kontsultoriaren laguntzarekin eta BBkren finantzazioarekin, lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten emakumeak «prestatzen ditu eta esperientzia errazten die».

Patxi Rincón sukalde nagusiak Laiene kudeatzen du. Honek, irekitze-ekitaldian, gizartean eragina duen proiektu baten garrantzia azpimarratu zuen, berari bezala, orain dela 22 urte, bere karrera profesionala hasteko aukera eman ziolarik. Egunero 80 menu baino gehiago eta kartako 10 plater inguru zerbitzatzen dituzte 110 pertsonarako edukiera daukan jatetxean. Gainera, Orue guneko babestutako etxebizitzen zazpi erabiltzaileentzat, gosari berezi eta bazkariak eskaintzen ditu.

Proiektua, Igorren dagoen Medrano Ostalaritza edo Bilboko Or Konpon Taberna bezalako ostalaritza sektoreko gizarteratze enpresetan lantaldeak izandako arrakastan oinarritzen da.

Berriaren iturria: elcorreo.com