Sustrai Etik kafearen arduraduna Enpleguaren IV. Kongresuan

Por Gizatea

el 15-11-2021

Sustrai Etik Gizarteratze eta Laneratze Enpresak, Sustraiak Catering marka komertzialaren pean, kafe zerbitzua eskaini zuen Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak azaroaren 15ean eta 16an Arabako hiriburuko Europa Jauregian antolatutako Enpleguaren IV. Kongresuaren jardunaldien etenaldietan.

Kongresuan parte hartu zutenek kafeaz gozatu ahal izan zuten, artisau-bizkotxo, fruta, zuku natural eta sandwitxekin batera. Hori guztia enpresak modu jasangarrian eta ontzi konpostagarrietan egina. 

Sustrai Etik kooperatiba zerbitzuaren esleipendun izan zen erreserbatutako kontratu baten bidez. Kontratu mota honi esker, Administrazio Publikoak enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa bultzatzen du, laneratzeko enpresei kontratuak erreserbatuz.

>> Erreserbatutako kontratuei buruz gehiago jakin nahi duzu? Erreserbatutako kontratuei buruz jakin behar duzun guztia, hemen