Era guztietako cateringa: lunch, coffee break, ekitaldi eta kolektibitateak. Bidezko merkataritzako eta merkataritza ekologikoko gaien cateringa.
Erabateko koadernatzea. Fotokopiatzea eta digitalizatzea. Paperean eta kartoian pertsonalizatutako gaiak. Publizitate-olanekin edo berreskuratutako beste material batzuekin egindako osagarriak. Enpresako opariak eta jardunaldietarako materiala. Manipulatuak, oro har.
Denboraldiko frutaren eta barazkien nekazaritzako ustiategia. Denboraldiko elikagaiak kontsumitzeko otarrak egitea eta merkaturatzea.
Arropa eta jostailuak berrerabiltzea eta denda-sarearen bidez merkaturatzea.
Vending zerbitzua. Mezularitza-zerbitzua. Garbiketa-zerbitzua (elkarte gastronomikoak garbitzen espezializatua).
Salgai ekologikoen salerosketa: landare-salgai freskoak eta ontziratuak, geuk egindako plater ekologiko ontziratuak (bosgarren gama), Eko otarra: Kontsumo-taldeak. Catering eta lunch ekologikoak kudeatzea.
Erakunde sustatzailea: Peñascal, S. Coop.
Altzariak, gailu elektrikoak eta elektronikoak, ehunak eta hondakin bezala baztertutako beste tresna batzuk berreskuratzea. Beste salgai solidario batzuk merkaturatzea.