Enpleguaren IV. Kongresuan egon gara: Enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa kontratu sozial berri baterako

Por Gizatea

el 17-11-2021

Azaroaren 15ean eta 16an Enpleguaren IV. Kongresua egin da Gasteizen, “Enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa kontratu sozial berri baterako” lelopean, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskutik.

Jardunaldietan zehar, Euskadiko enpleguaren orainari eta etorkizunari eragiten dioten hainbat gairi buruzko hitzaldiak eta eztabaida-mahaiak entzuteko aukera izan dugu

  • Kalitatezko enplegu inklusiborako bideak eta estrategiak
  • Covid osteko egoera eta enplegua berreskuratzea: eragina eta erronkak
  • Eraldaketa eta trantsizio digital eta teknologikoa, ekologikoa eta demografikoa
  • Berrikuntza Enplegu Politiketan
  • Euskal Enplegu Sistemaren Lege Proiektua
  • Enplegua 2050. urtean

Kongresuak eragile publiko, pribatu, sozial eta akademikoek elkarrekin hausnartu, eztabaidatu eta ikasi ahal izan dugun topagunea eskaini du. Euskadin kalitatezko enplegu inklusibo baten alde lan egiten jarraitzeko.