Gizateako zuzendaritza-batzordearen berritzea

Por Gizatea

el 10-02-2016

Joan den urtarrilaren 29an, Gizatearen ezohiko batzarra ospatu zen non 2016-2020 eperako zuzendaritza-batzordearen berritzea burutu zen.

Topaketa aprobetxatu genuen Tangente Talde Kooperatiboaren interkooperazio esperientzia aurkezteko eta Fiare Banca Etica-ren azken berriei buruz informatzeko.

2016-2020 eperako zuzendaritza-batzorde berriak 38 boto jaso zituen alde eta 1 zuriz, hortaz, honela eratuta dago:

Baita, zuzendaritza-batzordetik irteten diren pertsonei eskerrak eman zitzaizkien: Txema Rodríguez (Ekiber, S.Coop.I.S.) eta Jose Manuel Ferreiro (Konfia Servicios de Conciliación, S.L.).

Honen ostean, Tangente Taldeko (Madril) zuzendari estrategikoa den Rosa Dominguez-ek hartu zuen hitza. Tangente, Madrilgo erkidegoan erreferentea den talde kooperatibo bat da, pertsonen bizi kalitatea eta ingurugiroa hobetzera bideraturiko proiektuen garapenean espezializatuta dago eta ekonomia sozial eta solidarioko 17 enpresa barneratzen ditu, 90 profesional inguru daudelarik.

Rosak Tangenteren lana azaldu zuen, bereziki, taldearen eraketaren jatorria eta garapena, interkooperazio prozesu honen alde positiboak zein zailtasunak aztertuz.

Bere hitzaldia esteka honetan entzun dezakezue eta erabilitako aurkezpenahemen deskarga dezakezue.

Azkenik, Juan Garibik, Fiare Banca Etica-ko bulego-zuzendariak, banku legez eratu zirenetik urte bat igarota, proiektu honen berriak plazaratu zituen, interkooperaziorako tresna ere badelarik.