el 10-03-2022
Joan den urtarrilaren 28an, KOOPERA ZAINTZALAN, KOOP.S, Gizarteratzeko eta Laneratzeko enpresa berri gisa kalifikatu zen. Alkar Biziz eta Zaintzalan Koop. Elk.-en arteko bat egitearen ondorioz sortutako kooperatiba.
Horrela, jadanik zaintzetan eta laguntza arloetan lan egiten zuten bi enpresa, bakar batean elkartu diraeta hiru eremu hauetan espezializatu dira: egoitza zerbitzuak, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) eta Laguntzeak, eta Garbiketa eta Mantentze-lanak.
Enpresa berriak 34 langile ditu, eta zaintzaren ekonomia berriaren aldeko apustua egiten jarraitzen dute, berritzailea eta pertsonarengan zentratua, duintasuna, autonomia, parte-hartzea eta indibidualtasunaren aintzatespena bezalako balioetan oinarrituta. Horrela jasotzen dute bere leloan: “Kontaiguzu zer behar duzun, zure neurrirako irtenbide bat bilatuko dugu, zugandik gertu gaude”.
Koopera, Enpresa Sustatzen duen Erakundeak, modu sentikorrean eta pertsona guztientzat lan egin du azkenengo 25 urteetan, eta horrelako ibilbidea eta esperientzia babesten dute orain Koopera Zaintzalan.
Haiekin harremanetan egoteko:
- Mezu elektroniko bidez: cuidadosatumedida@koopera.org
- Telefonoz: 722115283